Itxi

Faktoria magazina

Segura

"Hariz hari, sorgindu hadi", Segurako emakumeen memoria, iragana eta oraina lotuz

Seguran "Hariz hari, sorgindu hadi" izeneko ibilbide turistiko-pedagogikoa osatu dute, herriko hainbat emakumeren historia eta bizipenak ezagutarazteko eta hausnarketak gaur egunera ekartzeko.

  • Segura

    Segurako zesteria. Argazkia: Segurako Udaleko artxibategia

    24:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eider Murgiondo, aurreko legealdian Segurako udalean parekidetasun zinegotzi izandakoa eta "Hariz hari, sorgindu hadi" ibilbidearen sorrerako taldean ibilitakoa, Maixabel Telleria herritarra eta talde horretan ibili dena eta Joxepa Albizu, protagonistetako bat, Zesterian lan egindako emakumea elkartu ditugu 'Faktoria' saioan.

"Hariz hari, sorgindu hadi" ibilbide turistikoan Kontxisik haurrik ez zuelako jasan zituen irainak ezagutu eta hortik, amatasunaren inguruko gaur egungo hausnarketa egin dezakegu. Katalina Goia Murgiondo sukaldaria ezagutuko dugu, sukaldari profesionala izan zen. Anita Artzelus Imaz margolaria eta bere amets zapuztuak ere jaso ditu ibilbideak. Emaginak, Zesterian lan egindakoen bizipenak, lixibalekua emakumeen topaleku bakar gisa, emakume pilota zaleak, emakume baserritarrak....iragana eta oraina lotuz egindako ibilbide interesgarria.