Itxi

Faktoria

Gurasoen alienazioa

Irune Costumero: "Topaguneetan ez dira egiten ari haurraren alde"

Bizkaiko Aldundiak 5 urteko alabaren zaintza kendu zion 2017an. Foru agindu hura sinatu zuten lau arduradunek 5 urte eta 6 hilabete arteko kartzela zigorrari egin beharko diote aurre ahozko epaiketan.

  • Irune Costumero

    Irune Costumero

    23:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sergio Murillo gaur egun Bizkaiko Gizartekintza diputatu denak eta bere saileko beste hiru lagunek 5 urte eta sei hilabeteko kartzela zigor eskaerari egin beharko diote aurre epaitegietan. Ama bati bere bost urteko alabaren zaintza kentzeko foru agindua sinatu zuten akusatuek, umea aitaren kontra manipulatzen zuela argudiatuta. Prebarikazio administratiboa eta tratu txarra eragiteagatik lau delituren erantzule izan litezkeela ebatzi du Bilboko epaitegi batek eta haien kontrako ahozko epaiketa agindu. Euskadi Irratiko 'Faktoria'k eskuratu du autoa eta amaren, Irune Costumeroren, testigantza.  Costumerok dio epaileek jakin behar dutela zer ari den gertatzen amari alienazioa leporatatuta kudeatzen diren kasuetan: "Topaguneetan ez dira egiten ari haurraren alde", azpimarratu digu.