Faktoria
Eguzki Urteaga
"Etiketarik gabeko zerrenden bozak izango dira Ipar Euskal Herriko hauek"
Igande honetan eta hurrengoan egingo diren bozetara begira, alderdi politikoek dituzten aukerak aztertu ditugu soziologoarekin. 'L’essor du vote nationaliste basque' liburua aurkeztu du berriki
-
Eguzki Urteaga
10:14 min
Datorren igandean eta hurrengoan egingo dituzte Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuan udal hauteskundeak. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan 158 herritan aukeratuko dituzte udal ordezkariak. Sei urteko agintaldia izango dute. Euskal Hirigune Elkargoko kideak aukeratzeko ere balioko dute bozek. Erakunde hau 233 ordezkarik osatzen dute. Mila biztanletik gorako herrietan zinegotziekin batera aukeratuko dituzte herritarrek, zuzenean. Mila biztanletik beherako herrietan zinegotziak izango dira, gero, Elkargorako ordezkariak aukeratuko dituztenak. Hauteskunde horietara alderdi politikoek zein egoeratan iristen diren aztertu dugu Eguzki Urteagarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia irakaslea da eta L’Harmattan argitaletxean, L’essor du vote nationaliste basque liburua aurkeztu du. Liburuan aurreratzen duen bezala, euskal boto abertzalearen goraldia espero du berak udal hauteskundeetan.