Itxi

Faktoria magazina

Covid 19

Astelehenetik aurrera eskola etxean ETB3n!

EITBk, Hezkuntza sailarekin elkarlanean 'Bitartean, etxetik ikasten' saioa berria estreinatuko du astelehenean haurrek eskola etxean jaso dezaten.

  • ETB3

    ETB3

    18:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hezkuntza Saila eta EiTB lanean ari dira, datorren astelehenean (martxoak 30) abian jarriko den hezkuntza saio berria prestatzen. "Bitartean, Etxetik Ikasten" izenburupean, programaren helburua ikasleen hezkuntza-prozesua erraztea izango da, batez ere, etxean euskarri teknologikorik ez duten haurrena. Eskainiko diren edukiak Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat izango dira, baina, batez ere, etapa horretako 1. eta 4. maila bitarteko neska-mutilentzat.

Era berean, Hezkuntza Sailaren zein EiTBren asmoa da "Bitartean, Etxetik Ikasten" saio interaktibo bihurtzea. Era horretan, ikasleek euren galderak, zalantzak edo iradokizunak luzatu ahal izango dituzte, eta hauen erantzunak programan zehar edo hurrengo emankizunetan eman ahal izango dira.

Nerea Zendoiak EITBko haur edukien koordinatzaileak eman dizkigu azalpen guztiak.