Itxi

Faktoria

BIG DATA konfinamenduan

"Osasuna eta pribatutasunaren arteko lehian, une honetan, osasunak lehentasuna du"

Konfinamenduagatik internet sarearen erabilera handitu denean, inor ustiatzen ari al da gure informazioa? Jon Turrillas abokatuak eta Xabier Barandiaran filosofia irakasleak erantzunak eman dizkigute.

  • Big data eta konfinamenduan

    Big data eta konfinamenduan

    15:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alarma egoeran internet bidez partekatzen ari garen datuen 'ustiapen masiboa da, sarearen erabilera asko handitu da, datuak lagatzen ditugu eta kezkagarria da nola ari diren hainbat enpresa teknologiko handi informazio hori hartzen'. Jon Turrilas teknologia berrietan espezializatutako abokatuaren iritzia da. Itxialdiaren ondorioz, etxean ikasten eta etxetik lan egiten ari gara, on-line erosketen kopurua handitu da eta gure harreman pertsonalak gailu elektronikoak ezinbesteko bihurtu dira. Bidaltzen ditugun 'audio, argazki, geolokalizazio eta iritziak' biltzen ari diren susmoa dute pribatutasunaren defentsan ari diren abokatuek, aurrekariak badaudelako eta informazio horiekin herritarrak 'etiketatzen, taldeka sailkatzen' ari diren susmoa dute. Software askea duten zerbitzuak erabiltzea da, irtenbide onena, Jon Turrillasen arabera.

Xabier Barandiaran EHUko filosofia irakasleak bat egiten du ohartarazpen horrekin: 'azpiegitura digital publikoak behar dira, ekimenak eta dirua eskaintzea', agerian gelditu delako, adibidez, osasunaren azpiegitura digital ona izatea ezinbestekoa dela. Gardentasuna eskatu du, bereziki COVID-19aren zabalpena jasotzeko kaleratzen ari diren aplikazioekin. Asian, Hego Korean eta Txinan arrakasta handia izan dute APP horiek, 'kontrol digitala onartuta dagoelako' baina, Europan bitarteko horiek onargarria ote diren' zalantza egiten du filosofia irakasleak, 'pribatutasunaren zentzu sakonagoa dugu, ez genuke onartuko' eta eman du zergaitia: 'aukera ematen duelako, positibo eman duen pertsona batek azken 2 asteetan zer egin duen, non egon den eta nor ikusi duen jakiteko, edonork eskuragarri duen informazioa da'.

Juridikoki aplikazio horien ziurtasunaz galdetuta, Jon Turrillasek abokatuak dio 'Espainiar Estatuan jarriko den app-ak berme nahikoa' dituela baina, intimitatea eta osasuaren arteko aurrez-aurreko horretan, intimitate eskubidearekin ari garen profesional gehienen iritzia da bizitza eta osasuna lehenetsi behar dela'.