Itxi

Faktoria

Miren Basaras

'Maskara jarri eta kentzen dugun aldiro, eskuak garbitu beharko genituzke'

Maskaren erabilera orokortuari buruz bere iritzia eman digu Miren Basaras mikrobiologoak

  • Miren Basaras, mikrobiologoa

    Miren Basaras, mikrobiologoa

    8:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

2 metroko distantzia bermatzen ez den toki guztietan, izan kalean, denda batean edo lantokian, 'maskara edo musukoa erabilera derrigortu beharko litzakete'. Miren Basaras mikrobiologoak 'Faktoria'n esan dizkigun hitzak dira. Baina, bere ustez, maskararen erabilera, janztea baino harago doan zerbait da: 'jantzi eta kentzen dugun bakoitzean, eskuak garbitu beharko genituzke. Hemendik aurrera gure poltsan gel hidroalkoholikoa eraman beharko dugu' Basarasen hitzetan, funtsezkoa da maskarak ondo jarri eta ondo kentzea. Hala ez bada, 'segurtasun faltsu sensazioa' emango litzake eta kutsatu gintezke.

Maskara mota

Osasun ministerioaren arabera, populazio orokorretzat maskara onenak kirurjikoak edo higienikoak dira. Higienikoak, etxean egiten diren telazko musukoak dira, garbituta berriz erabili litezkeenak eta kirurjikoak, ospitaletan ikusten ditugun urdin edo berde kolorekoak. Higienikoen segurtasuna ez da ehuneko ehunekoa baina, 'babesten gaituzte' Miren Basarasek Faktorian esan duenez. 'Kirurgikoak izango lirateke aproposenak edonorentzat, baimentzen baitute kutsatuta dagoen pertsona batek ez kanporatzea birusa' eta asintomatikoentzat egokiak dira. FFP2 musukoak, arrisku altuko pertsonentzat gomendagarriak dira, 'adineko pertsonentzat, bestelako gaixotasunen bat dutenentzat eta osasun langileentzat'.

Txertoa

Estatu Batuetan MODERM enpresak jakinarazi du lehen fasean probatu duen txerto batek emaitza onak utzi dituela. 45 lagunen artean egin dute proba, horietatik 8k antigorputzak sortu dituzte, 'gaitza pasa dutenen adinako gorputzak'. Orain bigarren fasearekin hasi dira baina, lehen emaitzak 'oso itxaropentsuak' dira, Miren Basarasen ustez. Baina, ez da txertoa bilatzen ari den herrialde bakarra, une honetan 8 herrialde ari dira txertoa garatzeko lanean tartean daude, Alemania, Ingalaterra eta Txina.