Itxi

Faktoria

Mertxe Aizpurua, EHBildu

"PSOEk ez du atzera egin, ñabardura bat sartu dio akordioari"

Lan erreforma indargabetzeko EH Bilduk, PSOE eta Unidas-Podemosekin sinatu duen akordioari buruzko azalpenak eman ditu 'Faktoria'n Mertxe Aizpuruak.

  • Mertxe Aizpurua, EHBildu

    Mertxe Aizpurua, EHBildu

    10:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

EH Bilduk ez du arriskuan ikusten atzo arratsaldean PSOErekin eta Unidas Podemosekin lan erreforma indargabetzeko akordioa. PSOEk atzera egin baino, atzo hiru alderdiek izenpetu dutenari  'ñabardura' jarri diola esan du 'Faktoria'n, Mertxe Aizpurua EH Bilduren diputatuak. 'Honek ez du hankaz gora ezer jartzen, egia da ñabardura jartzen zaiola baina, forma kontua da mamia baino' gaineratu du Aizpuruak, 'jakin badakigulako ezin dela egun batetik bestera lan erreforma indargabetu'.

Alarma egoera bosgarrenez luzatzeko osoko bilkuraren testuinguruan etorri da EH Bilduren, PSOEren eta Unidas POdemosen arteko akordioa. Lan erreforma osorik bertan behera uztea hitzartu zutela jasotzen zuen koalizio abertzaleak zabaldu zuen agiriak baina, gauerdia aurretik etorri da sozialisten zuzenketa, 'lan erreformaren atal kaltegarrienak bakarrik' indargabetuko dituztela esanez. Hala ere, EH Bilduko uste du uste akordioan atzera egin dutenik sozialistek, 'PSOEk interpretatzen du akordoia indarrean dagoela' esan du behin eta berriz, Mertxe Aizpuruak.