Itxi

Faktoria

Koronabirusa

Esku onetan joanak

Nerearen aitona koronabirusak hil zuen martxoan. Azken orduetan zaindu zuten erizainetako batekin, Taniarekin, elkartu da orain, topaketa hunkigarrian.

  • Nerea Laso (ezkerrean). Covidaz hil zen aitona. Tania Vicario izan zen zaindu zuen erizainetako bat

    Nerea (ezkerrean) eta Tania erizaina Amara eraikineko lorategian

    18:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusagatik Donostia ospitalean ingresatuta utzi zutenean, Nereak aitonari esan zion lasai egoteko, esku onetan uzten zutela. Eta halaxe gertatu zen literalki. Hil aurretik aitonari eskutik lotuta egon zen Tania erizaina.

Han bertan, Donostia ospitaleko Amara eraikinaren atarian elkartu dira, bi hilabeteren ondoren, Nerea eta Tania. Topaketaren eta topaketa horren indar terapeutikoaren lekuko izan da 'Faktoria'.