Itxi

2020/07/07

11:01

Faktoria

Miren Basaras mikrobiologoa

'Ordiziako agerraldiak erakusten digu maskarak erabiltzea funtsezkoa dela'

Miren Basaras mikrobiologoak gogoratu du birusa gure artean dagoela eta babes neurriak erabili behar ditugula.

  • Miren Basaras mikrobiologoa

    Miren Basras mikrobiologoa

    6:20 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ordizian, bizilagunei egin dizkieten lehen 91 PSR probek emaitza negatiboa utzi badute ere, ezin da oraindik 'kutsadura komunitarioa' baztertu. Miren Basaras EHUko mikrobiologoak 'Faktoria' albistegian zuhurtziaz hitz egin du. Egin diren test guztien emaitzka ezagutu behar direlako baina, hori baino gehiago, mezu bat nabarmendu du: 'birusa oraindik gure artean da eta Ordiziako kasuak erakutsi digu, joan-etorriak handitzen direnean, babes neurriak funtsezkoak direla. Musukoak erabili behar dira'.

Bereziki gazteen artean, Ordizian bezala, konfinatuta dauden Lleidan eta Lugon ere bai, positibo eman duten edo testa egin dutenetako asko, gazteak direlako.

Seroprebalentzia

Madrilgo Carlos III. unibertsitateak egin duen seroprebalentzia testen emaitzak aztertu ditu Miren Basaras adituak. Azken testek erakutsi dute, lehen testetan positibo eman dutenen artean kopuru batek, % 14 inguruk, antigorputzak galdu dituztela. 'Horrek ez du esan nahi pertsona horiek ez daudenik inmunizatuta. Badaude T zelulak direnak, oroimen zelulak direnak, immunitatea ematen dutenak' esan du Basarasek, 'egiten diren testak ez dira hoberenak baina, ez dago besterik'. Miren Basaras adituaren hitzetan, 'proba eraginkorragoak' behar dira. Dena den,  EHUko mikrobiologoak gogoratu du 'antigorputzak azalduta ere, babes neurriekin jarraitu behar dugu'.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;