Faktoria
Manu Ayerdi kontseilaria
'Uztailean ia erdira jaitsi dira Iruñerrira etorri diren turistak'
Koronabirus pandemiak Nafarroako hiruburu inguruko turismoa bereziki kaltetu du, Manu Ayerdi Nafarroako Turismo eta Ekonomia Lehiakortasunerako kontseilariak jakinerazi duenez.
-
Manu Aierdi, Nafarroako ekonomia garapenerako kontseilaria
22:00 min
Uztaileko turismo datuak turismoaren bi aldeak erakutsi dizkigu. Nekazaritza guneetan iazko kopuru beretsuenetan ibili dira, '% 84 inguruko okupazioa izan dute ostalariak baina, Iruñerrian % 40an ibili dira'. Manu Ayerdi Nafarroako gobernuko Ekonomia Lehiakortasunerako eta Turismo kontseilariak eman ditu datuak "Faktoria" albistegian. Aierdiren ustez, nazioarteko hainbat herriak Nafarroa arrisku gunetzat hartu izanak eragin handia izan du bisitarien gutxitze horretan, 'orain arte Nafarroara etortzen ziren 4 turistetatik 1 atzerrikoa zen' baina, orain ez dira kopuru horretara iristen. 'Mina egin duela' esatearekin batera, kontseilariak gogoratu du Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa direla Euskadin PCR proba gehien egin dituzten lurraldeak eta 'paradoxikoa bada ere, kontrol handi horrek kontrako ondorioa ekarri du' , kutsatu kopurua handituta ziurgabetasun irudia eskaini dutelako.
Pandemia
Osasuna lehentasuna izanda, pandemiaren hedapena galerazteko 'beharrezko neurriak hartzeko prest agertu dira Nafarroako Gobernua', ekonomiarekin bateragarriak badiria. Baina, Galizian espazio publikoan tabakoa erretzeko neurria ez du oraingoz gauzatzeko modukoa ikusten. Zalantzak sortzen dizkiola aitortu du Manu Aierdik, ez du baztertzen Nafarroan egingo ez denik baina, 'gaur gaurkoz ez dago halako neurririk mahai gainean'.