Itxi

Faktoria

MIKEL REPARAZ

"Zurien arrazakeria sagar tarta bezain estatubatuarra da"

"Las grietas de América (Amerikaren arrakalak)" liburua aurkeztu du "Faktoria"n Mikel Reparaz ETBko kazetariak, arraza indarkeriaren hariari segituz AEBetan barrena egin duen bidaiaren kronika.

  • MIKEL REPARAZ

    MIKEL REPARAZ

    13:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zatitutako herrialde baten begiradak, paisaiak eta doinuak bildu ditu Mikel Reparazek Las grietas de América (Amerikaren arrakalak) liburuan. ETBko nazioarteko arduradun eta New Yorkeko berriemaile ohiak oso-osorik zeharkatu ditu AEBak, arraza-indarkeriaren sustraien bila.

Arrazakeria “sagar tarta bezain estatubatuarra” dela ondorioztatu du eta sasoi betean ikusten du zuri supremazisten boterea, Donald Trump presidenteak hauspotuta: “Presidenteak indarkeriaren eta kaosaren kartak erabili nahi ditu, boto-emaileen aurrean bere burua indartzeko”.

Auzia puri-purian dagoen estatuetan izan da Reparaz, arrazakeriaren erradiografia eginez, baina, era berean, aurreiritziak kolokan jartzeko asmoz: “New Yorketik Californiara dagoen lurraldea artadi erraldoi bat da eta uste baino anitzagoa da. Uste duzu supremazisten paradisua dela, baina jendearekin hitz eginez, kontraesanak ikusten dituzu”.