Itxi

2020/09/29

11:49

Faktoria

FERMI RUBIRALTA

“Torraren inhabilitazioa Espainiarekin mozteko arrazoi bat gehiago da”

Auzitegi Gorenaren erabakiaz, hauteskundeez eta independentisten estrategiaz "Faktoria"n, Fermi Rubiralta ANCren Euskal Herriko ordezkaria.

  • Protestak Bartzelonan

    Protestak Bartzelonan

    6:28 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Quim Torra Generalitateko presidente oiharen inhabilitazioa espero zuela aitortu arren, independentisten artean “tristura” eta “mesfidantza” areagotu dituela esan du "Faktoria"n Fermi Rubiralta ANC Kataluniako Asanblada Nazionalaren Euskal Herriko ordezkariak.

Nabarmendu duenez, Auzitegi Gorenaren erabakia arrazoi sendo bat da Espainiarekin “mozteko”, eta estatuarekin erreferendumik adostu ezean, “alde bakarreko bidea” lantzearen alde egin du. Hauteskundeei buruz galdetuta, aukera “posibilistak” indartuko direla uste du Rubiraltak, PSC batez ere, eta “gutxiengo oinarri” batzuk adostea eskatu die independentziaren aldeko indarrei.

Nolanahi ere,  “begirada altxatzea” eskatu du: “Jokoan dagoena hauteskunde deialdia baino garrantzitsuagoa da, Espainiar estatuko demokraziaren izaera bera, hain zuzen”.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;