Faktoria
Uxue Barkos
"Berehalako deseskalatzerik ez; neurri murriztaileak bide onetik doaz"
Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentuariak "itxaropentsutzat" jo du Nafarroan COVID-19aren bigarren olatua apaltzea, baina neurriei eustea eskatu du, bilakaera epidemiologikoa onbidean jarri dutelako.
-
Uxue Barkos
16:06 min
Itxaropenerako arrazoiak ikusten dituen arren, "berehalakoenean" deseskalatzerik ez du aurreikusten Uxue Barkos Geroa Bairen eledunak, Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu duenez: "Neurri-murriztaileek kutsatzeak apaldu dituzte, baina erietxeetan presio handia dago oraindik, eta bide horretatik jarraitu behar dugu". Ostalariei arrazoia emanez, Barkosek onartu du "litekeena dela" Nafarroako gobernuak iragarritako 10 milioi euroko diru-laguntzak ez izatea nahikoak, eta elkarlanaren aldeko apustua egin du.
Europako Batasuneko susperraldi-planaz ere aritu da Barkos, eta diru-laguntzak eredu sozioekonomikoa aldatzeko baliatu behar direla azaldu du: "Covid19ak frogatu du gure ekoizpen- eta kontsumo-ereduak agortuta daudela, eta ikuspegi berriak bultzatu behar ditugu".
Osasun- eta ekonomia-krisiez gain, barne-politika izan du hizpide parlamentariak. EH Bilduren eta PSNren arteko sintonia aurrerapausotzat jo du, eta 2015an abiatutako aldaketa "egonkortu" duela iritzi dio. Giro politiko berrian, UPNri zuzendu zaio, orain arteko bidea "aztertu" eta bere jarrera eguneratu dezan. Eta Geroa Bairen barne-egoeraz, Barkosek berretsi du abenduan egingo dutela GEROA Nafarroako Sozialberdeak Europan alderdia sortzeko kongresua.