Itxi

Faktoria

Gorka Urtaran

'Inportanteena ez da Gabonak salbatzea, gure bizitzak salbatzea baizik'

Gasteizko alkate eta EUDELeko presidenteak kontu haundiz ibiltzeko deia berretsi eta zuhurtzia eskatu du. Txertaketa kanpainak erkidegoak kontutan hartu behar direla dio.

  • Gorka Urtaran

    Gorka Urtaran

    19:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen arabera, "Eguberriak salbatzea baino inportanteagoa da gu denon bizitza salbatzeak" . Ildo horretan berretsi du euskal erakundeek kontu haundiz hartuko dituztela neurriak datozen asteotan eta osasun larrialdiaren bilakaerak bakarrik baldintzatuko dutela indarrean diren neurrien malgutzea. Zuhur mintzatu da baita ere txertoei buruz eta, Iñigo Urkullu lehendakariak egin duen ildotik, Pedro Sanchezen gobernuaren kontra egin du txertaketa estrategian erkidegoak ezin direlako albo batera utzi, osasun eskumenak haienak direnez gero.

Osasun larrialdiak Gasteizen luzera izango duen eraginari buruz ere mintzatu da. Azaldu du ostalariak aste honetan hasi direla udaberrian onartutako laguntzak jasotzen eta 500.000 euroko partida bideratu berria dela, laguntza zuzenetarako. Iritzi dio, pandemia gaindituta, "eta salbuespenak salbuespen", ostalaritzak berrekingo diola bere jardunari eta errekuperatuko dela arlo hori. Kezkatuagoa agertu da, aldiz, merkataitzarekin: Azken urteotako bilakaera larria gogortu egin dela gogoratu du, eta on-line merkataritzaren gorakadaren aurrean, erantzunkizuna erakundeena ez ezik, bezeroena ere badela gogoratu du. "Bilakera oso oso larria da",  zehaztu du "ez bakarrik merkataritzarentzako baizik eta hiri guztierantzeko. Erakundeek egin dezakegu lan zait bat. Baina herritarek ere egin behar dute ahal dutena merkataritza bizia izan dezan hiriak".

"Ibaiondon ez dira geratzen gaztek elkar-jotzeko"

Bestetik, Urtaranek ukatu egin du Ibaiondo auzoan gazteak elkar-jotzeko geratzen ari direnik. "Ez dago makrogeratzerik", esan du.  Azaldu du udaltzainek hartuko dituztela neurriak gazte pilaketarik izan ez dadin baina familiei erantzunkizuna eskatu die gazteekin gaia landu dezaten.