Publizitatea
Itxi

2020/12/16

12:42

Faktoria

Basoa ikasgela denean

Baso eskola saioak ugaritu dira ikastetxetan, pandemiaren ondorioz

Errenteriako Orereta ikastolak antolatutako baso eskolaren lekuko izan gara "Faktoria"n. 3. mailako ikasleekin eta irakasleekin batera, ikastetxearen hormetatik kanpoko esperientzia partekatu dugu.

  • Baso eskola saioak ugaldu egin dira ikastetxetan, pandemiaren ondorioz

    Errenteriako ORERETA ikastolako haurrak baso eskolan.

    12:30 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ezin esan eguraldia lagun izan genuenik gaur zortzi, Errenteriako Orereta ikastolako baso eskolan baina horrek ez zituen gure protagonisten ilusioa eta kemena mugatu. Mendian gora eta behera ikusi genituen jolas librean, hezurrak eta makilak biltzen, errekastoaren ertzetan eta maldan gora eta behera elkarri laguntzen.... baita hezur "museo" bat antolatzen ere!!!

Pandemiaren ondorioz, ikastetxe asko jari dira  Europa iparraldetik datorren hezkuntza eredu honi, aire librean garatzen den eskola mota honi. Horietako bat da Errenteriako Orereta ikastola. Ikasturte honi ekin diote hezkuntza eredu honi, ohiko irakaskuntzaren osagarri gisa, bi astez behin. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako 3garren mailako taldeak dira aitzindariak.

Joan den astean partekatu genuen saioa eta gero, balorazio ezin hobea egin zuen Unai irakasleak: "Basoa ikasgela bihurtuta natura eta ingurmenarekiko begirunea lantzen dituzte baina baita oso garrantzitsuak diren beste arlo batzuk ere: sikomotrizidadea, talde lana, autonomia....  ohikoa duten erosotasun eremutik ateratzean modu naturalean elkar laguntzen ikusi ditugu. Oso polita da eta errepikatzea merezi du zalantzarik gabe".

Kutxa Ekoguneko teknikari Irati Andoño eta Maialen Sistiagaren aholkularitza du Errenteriko Orereta ikastetxeak. Baso eskolaren  eta jolas librearen arauak, dinamika eta iraspenak ateratzen laguntzen diete ikastetxeei.  "Zalantzarik ez dute, Euskal Herrian Europa iparraldean bezalaxe baso eskolak etorkizun handia du".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;