Faktoria
Leandro Azkue, arrantza kuotez
'Nondik gatozen ikusita, hegaluzearen kuota % 5 murriztea albiste ona da'
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendariak Europako 27 estatuetako arrantza arduradunek 2021erako adostu dituzten kuoten balorazioa egin du.
-
2021ko Arrantza kuotak
3:05 min
21 orduren ondoren, Europako 27 estatuetako arrantza arduradunek, 2021rako kuotak adostu dituzte. Besteren artean, legatzarena. Espainiar Estatuko arrantzaleek harrapatu beharko duten kopurua % 5 murriztu dute. Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza arduradunak lehen balorazioa utzi du "Faktoria"n.
Akordioaren 'letra txikia' irakurri zai, adostu duten kuota gutxitzea 'albiste ona da', Azkueren hitzetan. 'Murrizteak ez dira onak izaten baina, nondik gatozen ikusita, duela bi egun Estatu batzuek legatzarentzat %13ko gutxitzea eskatzen zutela ikusita, jarrera hori nolabait malgutzea, ona da'.