Itxi

Faktoria

Argindarraren merkatuaz

'Argindarrak kontrolik gabeko prezioa izango du, erabaki politikorik hartu ezean'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Xabier Zubialde eta Rafa Irastorza ingeniari-adituek "Faktoria"n eskatu dute agintariek argindarraren sektore 'opaku' horretan benetan esku har dezaten.

  • Bonbilla

    Etxeko argindarraren gastua murrizteko aukera txikia du erabiltzaileak azken fakturan

    24:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sutan dago merkatu elektrikoa; edo zehazki esanda, sutan jarri dituzte erabiltzaileak, Hego Euskal Herrian azken egunetako garestitzeek. Maila garaiena pasa da, oraingoz. Kilowatioa 121 eurotara iritsi zen ordu eta egun zehatz batean: pasa den astelehenean, urtarrilak 11, iluntzeko 8tan. Baina, etengabeak izan dira gora-beherak. 100 euroko langa gainditu eta jaitsiz aritu da argindarra; eta azken egunean, adibidez, handizkako merkatuan aurreko egunarekiko % 32,5 egin du behera. Xabier Zubialde ingeniari eta energia aurrezteko bideetan aditu den ikerlariarentzat, etengabeko goranzko eta beherazko joeran jarraituko du prezio horrek, erabaki politikoak aldatzen ez diren bitartean. Oraingo egoera, gogoratu denez, pribatizazio kate baten eta esperientzia publiko eta txikien itotzeen ondorengo emaitza baita.

Faktura doitzeko 'beldurra kendu'

Bat etorri da berarekin Rafa Irastorza ingeniari eta Uhin aholkularitzako kidea.  Enpresa pribatuen esku dagoen sektore 'opakuaz' argitzeko ikuskaritza eta eskuhartze benetakoa behar litzatekeela erantsi du. Kontsumitzaileei eskatu die 'beldurra kendu' dezatela tarifak modu egokienean doitzeko: "Hogei urte baldin badaramatzagu enpresa batean, tarifa txarra izango dugu, seguru".