Itxi

Faktoria magazina

Argia sariak

Irratigintzako Argia saria "Zubiak" saioari

Euskadi Irratian lau urtez entzungai izan dugun "Zubiak" irratsaioak jaso du irratigintzako Argia saria. Alaia Martin saioaren gidariak esan digu "bilaketa txikiek" asebete dutela gehien.

  • Alaia Martin eta Pantxis Bidart

    Alaia Martin eta Pantxis Bidart

    6:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi Irratiak eta France Bleuk elkarlanean egindako "Zubiak" irratsaioak jaso du aurtengo irratigintzako Argia saria. Lau urtez Euskadi Irratian entzungai izan dugun saioan  Artzen Letona izan zuen hasieran bidelagun Alaia Martinek eta gero Pantxis Bidart. Biei esker on mezua hel arazi die Alaia Martinek "Faktoria" saioan egin diogun elkarrizketan.