Publizitatea
Itxi

2021/02/04

10:40

Faktoria

Migrazioa Kanarietan

'Kartzelan lez daude migranteak Kanarietan'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Iñigo Zabaltza bilbotarra boluntario lanetan ari da Maspalomasen hoteletan daude migratzaileekin. Ezer egiteko aukerarik gabe eta inork ezer esaten ez diela bizi duten egoeraren berri eman digu

  • Iñigo Zabalza

    Iñigo Zabalza

    28:17 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Kartzelan lez daude migranteak Kanarietan" eta hoteletan daudenak, "urre gorriko kartzeletan lez", "inork ezer esaten ez diela", "ezer egiteko aukerarik gabe eta kalera ateratzen direnean herritarren mespretxua jasotzen". Iñigo Zabaltza bilbotarrak "Faktoria"n egin digun kontaketa da. Boluntario lanetan ari da bera hoteletan dauden migranteekin, gaztelera erakusten. Testigantza gordinean azaldu du, itsasoan infernua bizi ondoren zein den lehorrera heldu eta lehenik ikasi nahi duten esaldia. "Quiero trabajar". 

Baina Kanarietan aukerarik batere ez dute. Ekonomikoki hondoa jota dago irla turistikoa eta tentsioa gora eta gora egiten ari da. Aste honetan bertan fiskaltzak, gorroto delitua egon litekeelakoan, ikerbideak zabaldu ditu migratzaileak jipoitzeko Whatsappez zabaldu diren mezuak direla eta.

Iñigo Zabalzaren arabera, bere egiteko nagusia da gazte migratzaile horiei erakustea "munduan badela jendea maite dituena eta laguntzeko prest dagoena. Zubia da eraiki behar duguna", amaitu du.

Euskal Herriko erakundeak, migratzaileak jasotzeko elkarrizketan

Espainiako gobernuak, ordea, Kanaria Uharteetan ditu blokatuta eta, Arginegineko kirisia lehertu zenetik, 300 bat migratzaile baino ez ditu bideratu penintsulara. Horietatik, 17 Nafarroara. Alberto Santos Migrazio Politika eta Justizia kontseilariak  berretsi du gainontzeko 23 plazak betetzeko eskaintza iraunkorra dela eta elkartasun erakustea dagokiela erkidegoei. Baina, momentuz, plaza horiek betetzeko eskaririk ez dute jaso Madrildik. Kanarietako migrazio kririsi betean Jaurlaritzak eskainitako 100 plazetatik bakar bat ere ez da bete, gaur gaurkoz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena