Itxi

Faktoria

Epidemiologoaren erantzuna

'Epaile batek guri buruz hitz horiek esateak mina eta pena sortu du, gutxietsi gaitu'

Oihane Yustos | EiTB Media

Ostalaritza sektoreari behin-behinean irekitzeko aukera eman dion Luis Angel Garrido epaileak esandakoei erantzun die Adrian Aginagalde epidemiologoak.

  • Adrian Aginagalde

    Adrian Aginagalde

    4:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Penaz esnatu dira gaur epidemiologoak. Euskadin ostalaritza sektoreari irekitzeko bermea eman dion epaileak, Luis Angel Garridok, euren lanbideaz esandakoek haserre bizia eragin du kolektiboan eta Adrian Aginagalde epidemiologoak jarri dio ahotsa "Faktoria"n. 'Pena eta minaz' esnatu dira eta 'gutxietsita' ikusi dute euren lanbidea. Onartu du askotan ez dela ondo ulertzen zer egiten duten, baina Aginagaldek gogoratu du euren 'lana ez dela gaixotasunen zaintza egitea, prebentzio eta kontrolez arduratzen gara'. Urteak dira epidemiologoek ezarritako programak indarrean daudela eta, horiei esker, 'hiesa, tuberkulosia, elgorria edo polioa bezalako gaitzak desagertu dira eta minbizietan, baheketa sistemei esker, bizitzak 5 urtez luzatu dira'.

Kantabriako osasun publikoan lanean ari da gaur egun Aginagalde, eta Euskadin lanean ari diren epidemiologoen lana defendatu du: 'ordu asko izan dira, liburutan ez dago idatzita sartu dituzten orduak, oso gaizki pasa dute' eta lanbidearen aldarrikapena egin du: 'hor gaude, ez zaigu ikusten baina ahal duguna egiten ari gara hasieratik eta gure baliabideekin nahikoa lortu dugu beste herrialdeekin alderatuta'.

Kantabriako osasun publikoko behatokiko arduraduna da Adrian Aginagalde.