Itxi

Faktoria magazina

Mixel Labeguerie, mendeurrena

Benito Lertxundi: "Gizon dotorea zen Labeguerie, hizketan ere kantatu egiten zuen"

Oihane Egurtza | EiTB Musika

Gaur bete dira ehun urte Mixel Labeguerie jaio zela. Euskal kantugintza berriaren erreferente izan zenaz aritu gara Benito Lertxundirekin Euskadi Irratiko Faktoria saioan

  • Benito Lertxundi

    Benito Lertxundi

    29:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal kantagintza berriaren "aita" gisa pasa da historiara Mixel Labeguerie lapurtarra. 1960ko hamarkadan bi disko txiki grabatu zituen. Hego Euskal Herrian debekatuta zeuden disko haiek eta ezkutuan jaso zituzten Ez dok Amairuko kideek. Hala ikusi zuten "gitarrarekin eta ahots hutsean, euskaraz" kanta zitekeela: euskaraz, eta Euskal Herria aberri gisa hartuta. Horren adibiderik ezagunena dugu belaunaldi baten ereserki bilakatu zen "gu gira Euzkadiko gazteri berria, Euskadi bakarra da gure aberria...". 

Benito Lertxundi abeslariarekin aritu gara Labeguerie zenaz. Pako Aristiren eta Mixel Itzainaren hitzak ere jaso ditugu.