Itxi

Faktoria

Garbiñe Aranburu

"Beti errepikatzen du estilo hori ELAk. Edo zatoz nirekin edo zapuzten dut zurea"

Jone Larrañaga | EiTB Media

"ELAk erabaki  du indar metaketa bere proiektuaren baitan egin behar dela. Eta hortik dator elkarlana zapuzteko hartu dituen erabakiak", salatu du LABeko idazkari nagusiak.

  • Garbiñe Aranburu

    Garbiñe Aranburu

    25:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

"ELAk erabaki du indar metaketa bere proiektuaren baitan egin behar dela. Eta hortik dator elkarlana zapuzteko hartu dituen erabakiak", adierazi du Garbiñe Aranburuk: "Behin eta berriz errepikatzen den estilo bat da". LABeko idazkari nagusiak "Faktoria"n azaldu du bi sindikatu abertzaleen aldentzea "ez dela albiste ona langileentzat", are eta gehiago, krisi testuinguru batean baina azpimarratu du "indar metaketa ezkerreko proiektu subiranistaren inguruan ulertzen" dutela eurek "eta ez norberaren proiektuaren baitan".

LABeko idazkari nagusiak iragarri du lan arloan garai mugituak datozela, krisi koiuntura baliatuta lanpostuak suntsitzen ari direlako enpresa asko, "Jaurlaritza bidelagun hartuta". Ohartarazi du, baita ere, "protesta horiek kriminalizatzera joko" dela eta testuinguru horretan aipatu ditu, langileen kontra Ertzaintzak izandako oldarraldiak edo M8an emakumeen manifestaziorako eskubidea auzitan jarri izana: "Emakumeen borrokak sistema eraldatzeko duen indarraren jakitun dira", iritzi dio.

"Zaintzarekin negozioa egin duten enpresa asko EAJko jendearen esku daude"

LABeko idazkari nagusiak gehitu du txaloez gain eta zaintza diskurtso ofizialetan aipatzeaz gain, politika eraginkorrak behar direla. "Badaude eskuduntzak zaintza sistema publiko komunitario baten aldeko urratsak emateko. Baina, lehenik eta behin", salatu du "utzi behar zaio negozioa egiteari. Herri honetan zaintzarekin negozio pribatua egiten ari da. Eta empresa pribatu horietako asko, EAJrekin lotura duten pertsonen esku daude".