Itxi

Faktoria

Tubacex: langileekin solasean

"Tubacexen beti eman dugu onena".

Pilar Goya | EiTB Media

Josu Zabalak 40 urte egin ditu jada Tubacexen lanean; Aintzane Mendiak, 15 urte. "Lekukoa" bere aitengandik jaso zuten. Orain, zuzendaritzak agindu dituen kaleratzeen aurka borrokan ari dira.

  • Tubacexeko Josu Zabala eta aintzane Mendia langileekin hitz egin dugu FAKTORIA saioan.

    Lanpostuen defentsan tinko jarraituko dute Tubacexeko langileek.

    7:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Airaladeko ikurretako bat da Tubacex enpresa. Laudion eta Amurrioko lantegietan, 129 irteera iragarri ditu zuzendaritzak, horietatik 95 kaleratze zuzenak. Josuk eta Aintzanek urteak daramatzate lanean, belaunaldi ezberdinetako langileak elkarren ondoan ikusi ditugu azken hilabete hauetan, lanpostuen defentsan bat eginda. Asko, familia berekoak, Aiaraldeko familia askotan gertaut delako aita eta semea, edo alaba, eta anaia, edo lehengusua.... familia bereko kide izatea Tubacexen langile.

Aintzanek kontatu digu, zazpi senide direla Taubacexen lanean, horietatik hiru, senarra, lehengusiña eta koñatua daudela kaleratutakoak izan daitezkeenen zerrendan. Josu ez dago zerrendan baina lagunak ditu trantze berean.  Lehengo eta oraingo garaien artean ezberdintasun handi bat topatu dute: "Lehengo zuzendariak auzokideak ziren, oraingoek berriz, ez daukatek gure bizimoduarekin edo gure inguruarekin zerikusirik".

Kezkatuta mintzatu dira eta lanpostuen defentsan borrokan tinko jarraitzeko prest, "oraingo zuzendariak bota arte eta langile guztiek barruan jarraituko dutela bermatu arte". Etorkizunari begira, Aintzanek ez du uste seme-alabek bere bidea jaraituko dutenik: "Ez ditut Tubacexen lanean ikusten, gauden moduan, ikasketak izanda ere ez dut irtenbide argirik ikusten beraientzako. Horregatik, oraingo borroka beraientzako ere egiten dugu".

Josuk halare badu itxaropena: "konfidantza daukat belaunaldiz belaunaldiko lotura hori bermatuko dela".

Gaurkoan, Tubacexeko la gatazkan murgilduta dauden langileei, izena eta ahotsa jarri nahi izan diegu.