Itxi

Faktoria

Bisita

Aiora, 7 urteko txapeldun handia

Larrabetzuarrak Espainiako Elena Infanta saria zaldi txapelketa irabazi berri du eta Lezamako Aretxalde zalditegira joan gara bera ezagutzera.

  • Aiora Gerekiz, 'Titan' ponia eta familia Lezamako Aretxalde zalditegian

    Aiora Gerekiz, 'Titan' ponia eta familia Lezamako Aretxalde zalditegian

    2:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aiora Gerekizek 7 urte besterik ez ditu baina Espainiako Elena Infantaren zaldi txapelketa irabazi berri du eta Amaia Artetxe "Faktoria"ko kazetaria bera eta bere familia ezagutzera joan da Lezamako Aretxalde zalditegira. Aiorarekin, bere gurasoekin: Eider Etxeandiarekin eta Jon Gerekizekin, eta Aiorari txapelketa irabazten lagundu dion 'Titan' poniarekin bat egin du bertan.

Aiora 3 urterekin hasi zela zaldian ibiltzen kontatu digute gurasoek. Orain 7 urte berri-berri ditu eta bete zituen egunean bertan irabazi zuen Espainiako txapelketa. Aioraren gurasoek esan digutenez, momentu honetan Aioraren helburua ondo pasatzea da, besterik ez, eta aurrerako ba ikusiko gara. Momentuz Aiorak argi du, nagusi egiten denean ileapaintzailea izan nahi du.