Faktoria magazina
Sakelakoa
Miren Ros: "Neurologoek diote kokainaren efektoak dituela sakelakoak"
Ane ALbisu | EITb Media
Miren Ros Aiarzaguena Bidelagun proiektuaren sortzaileak esan digu 16 urtera arte ez geniekeela mugikorrik eman beharko gaztetxoei. Helduok ere eredu izan beharko genuke eta telefonoa itzali
-
Miren Ros Aiartzaguena
14:00 min
Miren Ros Aiartzaguenak Bidelagun proiektua sortu zuen eta hitzaldiak emanaz dabil sakelako telefonoaren inguruan. "Gure aukera, guk 16" izeneko egitasmoa jarri dute martxan bere alaben ikastetxean Zarautzen eta helburua dute 16 urtera arte sakeleko telefonorik ez izatea nerabeek. Adituek gomendatzen dutenez, 16 urterekin badute sakelakoa kudeatzeko moduko heldutasun maila, Miren Rosek esan digunez.
Helburua, gailuak gu ez menderatzea da, guk menderatu behar dugu tresna. Baina asko gara sakelekoaren mende bizi garenak. Hainbat ikerketak diote kokainaren antzeko eragina duela gure garunean, dopaminak sortzen dizkigute whatsapp soinuek, "like" ak jasotzeak eta mundu horrek guztiak. Desintoxikatzeko aholku praktikoak eman dizkigu. Berak adibidez etxera iristean itzali egiten du telefonoa eta askoz lasaiago bizi dela esan digu "Faktoria" saioan.