Itxi

Jin eta joan

Jin eta Joan. Buruz ikasi.

Buruz ikastea Hezkuntzan gainditu beharreko ohitura da?

Euskadi Irratia

Memoria lantzeari buruz eta horretarako dauden eredu zein joera ezberdinez aritu gara Jin eta Joan, Bilboko Miguel de Unamuno institutuko ataritik zuzenean.

  • Ikasleak azterketarako prest, Bigarren Hezkuntzako gela batean.

    Ikasleak azterketarako prest, Bigarren Hezkuntzako gela batean.

    12:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hezkuntza prozesuan informazioa buruz ikasi eta memoria lantzeari buruz galdetu diegu: Joxe Amiama EHU-ko pedagogia irakasleari, David Castrillo Iruñeko Mendigoiti ikastetxe publikoko irakasleari, Zigor Ibartzabal Ikastolen Elkarteko Hezkuntza arduradunari eta Juanjo Torres Barañaingo "Luis Morondo" Musika eskolako zuzendari eta tronboi irakasleari. 

Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Xabier Aierdi, Hedoi Etxarte eta Nuria López de Guereñu solaskideekin batera.