Itxi

Faktoria

Amaia Egia - Leartiker

"Talentu zientifikoa bertan gelditzeko aukerak eskaintzen ditugu"

Amaia Artetxe | EITb Media

Leartiker Markinako ikerketa zentroak 'Erreferentziazko Teknologia zentro' bihurtzea lortu du eta laster Basque Research Technology Alliance goi mailako ikerketa zentroen artean izango da.

  • Amaia Egia Leartiker zentruko zuzendari nagusia

    Amaia Egia Leartiker zentruko zuzendari nagusia

    17:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badirudi dagoeneko garbi gelditu ziagula herrialde batek aurrera egiteko, ekonomia sustatu eta enplegua sortzeko eta baita bertan bizi diren herritarren ongizatea bermatzeko bidea egiteko ere zientzian inbertitzea ezinbestekoa dela, puntako ikerkuntza, berrikuntza eta garapena gizarte oparo baten oinarria direla.

Gaurkoan berriki izendapen potoloa lortu duen Bizkaiko teknologia zentroa ezagutu nahi dugu.

Zehazki, Lea Artibai eskualdean, Markinan herrian kokatuta dagoen Leartiker zentroari buruz ari gara. 2015ean irabazi asmorik gabeko Kooperatiba gisa sortu zenetik, zazpi urteko etengabeko lanaren ondoren, jaso berri duen izendapenari esker, Leartiker orain foku anitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa da; honek esan nahi du Leartiker-ek azken urteetan izan duen hazkundearen ondorioz, Euskadiko Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza arloko abangoardian kokatzen dela.

Poz handia  eta bereziki bultzada indartsua bertan lanean ari diren 10 doktore dituen 50 bat ikerlarik osatutako lan-taldearentzat. Polimeroak eta elikagaien teknologia lantzen dituzte bereziki Leartiker zentroan. Gaur gaurkoz 50 ikerketa proiektu baino gehiagotan murgilduta dago. Guztira, Leartiker-ek 200 enpresa baino gehiagori eskaintzen dizkio bere zerbitzuak eta 3 milioi eurotik gorako negozio bolumen du horietatik % 20 suposatzen dutelarik nazioarteko proiektuek.

Amaia Egia Leartiker zentroko zuzendari nagusia izan dugu "Faktoria"n.