Faktoria magazina
Zahartzaroa
Irati Mogollon:"55 urterekin erabaki dezagun nolako zahartzaroa nahi dugun"
Ane ALbisu | EITb Media
Irati Mogollon soziologian doktorea da eta Matia Fundazioarekin ari da lanean zahartzarorako estrategiak lantzen eta zahartzarora ahaldunduta iristeko tailerrak ere ematen ditu.
-
Irati Mogollon soziologoa Euskadi Irratian
23:43 min
Irati Mogollon lezoarra soziologian doktorea da eta Matia Fundazioaren ikerketa taldean ari da lanean Madriden, zahartzaro aktiborako estrategiak lantzen. Zaharren ahalduntzea, zaintza ez autoritarioa, zaintzen gaituen arkitektura, horiek dira Irati Mogollon-en lan ildoak. Nolako zahartzaroa nahi dugun erabakita izan beharko genukeela dio berak, gero inork ez ditzan erabakiak hartu gure izenean eta zaintza ez dadin autoritarioa izan. 55 urterekin edo lehenago ere geure buruari begira jarri eta zahartzaroa diseinatu beharko genukela dio berak.
Diseinu horretan garrantzia handia ematen dio arkitekturari eta hain zuzen ere, Arquitecturas del cuidado. Hacia un envejecimiento activista izeneko liburua idatzi zuen Ana Fernandez urbanista feministarekin batera, bost urteko ikerketa lanaren ondoren. Etxebizitza kolaboratiboen adibideak jarri dizkigu eta etxe hauek nola funtzionatzen duten ere kontatu digu, zahartzaroa baikor eta harro bizitzeko helburuz.