Faktoria
Estetika zentroen BEZa
Ile-apaintzaileak: "BEZa jaisten ez bada, 10 estetika zentrotatik 4 itxiko dira"
OIhane Yustos | EITB Media
Arantxa Rouco M-A estilistaseko ile-apaintzaile eta BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteko zuzendaritzako kideak adierazi du "amorru bizian" daudela BEZ zergarekin gertatu denarekin.
-
Arantxa Rouco M-A estilistaseko ile-apaintzailea
7:15 min
"Amorru bizian" daude ile-apaintzaile, bizargile eta estetika zentroetan. Ez dute ulertzen eurei ezartzen zaien BEZ zergarekin gertatu dena. Espainiako senatuak BEZa % 21etik % 10era jaisteko proposamena onartu zuen baina ganberako presidenteak atzera bota zuen murrizketa zekarren zuzenketa, araudiaren artikulu bati helduz. PSOEren eskariz egin du hori senatuko presidenteak eta irudi pertsonala zaintzera bideratuta dagoen sektoreari kolpe latza eman dio.
Zenbakiak utzi ditu "Faktoria"n Arantxa Roucok, M-A Estilistaseko ileapaintzaileak: "BEZa jaistea lortzen ez badugu, negozioen % 40 itxiko ditugu. 10etik 4 dira". Estatuko irudi pertsonalaren elkarteak dio sektoreak ahalegin handia egin duela azken urteetan, batez ere azken urtean koronabirusarekin; "gogorra izan da, bezero gutxiago etorri dira eta prezioak zertxobait igo ditugun arren, gure poltsikotik ordaindu behar izan ditugu gastuak" azpimarratu du Roucok.
Bihar, asteazkena, Espainiako kongresuan protesta egitekoa dute ile-apaintzaile, bizargile eta estetika zentroetako federazioak. "Itxaropena badugu" esan du Arantxa Rouco ileapaintzaleak, 'lanpostuak bermatu nahi ditugu, lan egin nahi dugu, kontuan hartu gainera ia sektoreak emakume-aurpegia duela'.