Itxi

Faktoria

Pantailei lotuta

Pantailak haurtzaroan: "Ezin ditugu umeak kriminalizatu; gu geu gaude harrapatuta"

MIkel Rotaetxe | EITB Media

Haurrak pantailen erabilera osasuntsuan heztea "David eta Goliaten aurkako borroka" dela esan du "Faktoria"n Mikel Cerezo gizarte hezitzaileak, eta gurasoek tresnak dituztela nabarmendu du Eneko Tejada EHUko Hekuntza doktoreak.

  • Pantailei lotuta

    Pantailei lotuta

    25:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pantailarik gabeko mundua zer den ahazten hasita gaude. Pantailetara lotuta bizi gara, are eta gehiago pandemiak eragindakok itxialdiaz geroztik, eta, haur eta gazteek bestela bizitzen ez dakite. Euskadi Irratiko "Faktoria"n haurtzaroaz, hezkuntzaz eta pantailekiko menpekotasunaz aritu gara Orain Prebentzioa elkarteko Mikel Cerezo gizarte hezitzailearekin eta Eneko Tejada EHUko Hezkuntza fakultateko doktorearekin.

Tejadak azaldu du aukera objektiboak daudela IKT Informazio eta Komunikazio Teknologiak hezkuntza-prozesuan erabiltzeko, baina digitalak ez lukeela analogikoa ordezkatu behar, "elkar osatu" baizik. Nabarmendu du digitalizazio-prozesuak akatsak izan dituela: "Irakasleak ez dira behar bezala formatu, tsunami digitala gertatu da, eta, atzera egitean, olatu teknofoboa etor liteke".

Ikastetxeetan IKTen erabilera arduratsua sustatzen egiten du lan Cerezok, eta azaldu du pantailen neurriz kanpoko erabilerak eragina izan duela ikasleen sistema kognitiboan: "kontzentrazio-ahalmenari eta memoriari eragin die, argi eta garbi". Erabilera osasuntsuaren alde borrokatzea zaila dela uste du, "denok garelako menpeko eta mundua ziztu bizian ari delako aldatzen", eta gurasoak "harririk gabeko David direlako Goliaten aurka egiten". Tejadak baikorrago hitz egin du: "Olatua surfeatu egin daiteke eta gurasoek tresna interesgarriak dituzte eskura"