Itxi

Faktoria magazina

Etorkinak Euskadin

Etorkinak al dira diru-laguntza publiko gehien jasotzen dituzten herritarrak?

GORKA OTAEGI | EITb Media

Etorkin gehiegi daudela, beraien erruz soldatak jaisten ari direla, diru-laguntza publiko gehienak jasotzen dituztela, segurtasun arazoak eragiten dituztela edota euskara arriskuan jarri dutela. Etorkinen inguruko iritzi horiek jaso eta estatistikekin alderatu ditugu. Bat al datoz errealitatearekin?

  • Etorkinen inguruan bolo-bolo dabiltzan iritziak datuekin alderatu ditugu

    Etorkinen inguruan bolo-bolo dabiltzan iritziak datuekin alderatu ditugu

    18:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kalean bolo-bolo dabiltzan iritziak dira, Euskadi irratiko mikrofonoek jaso eta antenaratu dituztenak. Zenbat dute, ordea, egiatik? Datuek berresten al dituzte iritzi horiek? Ikuspegi migrazioaren behatokiko Arkaitz Fullaondo soziologoak eman dizkigu erantzunak.