Itxi

Faktoria magazina

Musika eta amatasuna

Ines Osinaga: "Alutik ez da beti bizitza jaiotzen, eta hori inork ez du espero"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Gose taldean ezagutu genuen Ines Osinaga, eta musikaren bide hori eten zuen amatasunaz jardun gara berarekin, batez ere. Baina baita aurten eszenatokietara itzultzeko gogoa erez; Joseba Sarrionandiarekin ikusiko dugu urtarrila amaieran, eta Kubara ere joango da kantu berriak sortu eta grabatzera.

  • Ines Osinaga

    Ines Osinaga

    22:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Musikaren foku dizdiratsuetatik urrun ibili da Ines Osinaga arrasatearra azken urteotan, nahiz eta musikari lotuta egon den beti, eta erabaki hori hartzearen arrazoi nagusiaz mintzatu gara berarekin: amatasunaz. Ama izan aurretik zituen aurreikuspenez, izan dituen eta ez dituen erditze zailez, heriotza gestazionalaz eta amatasunaren ertz zorrotzei buruz hitz egin digu.

2022a nola aurreikusten duen galdetuta, musika sortzeko urtea izango dela esan digu; horretarako, martxoan Kubara joango da, kantu berriak konposatu eta grabatzera, eta taula gainean urtarrilaren 23rako Joseba Sarrionandiarekin emanaldi bat prestatu duela azaldu digu.