cerrar buscador

Debagoiena

1 / 24 Hurrengoa
Oihane Agirre, ''Algaraka'' bakarrizketa lehiaketaz: ''Umoreak badauka lekua euskaraz ere bai''

Oihane Agirre, ''Algaraka'' bakarrizketa lehiaketaz: ''Umoreak badauka lekua euskaraz ere bai''

Bergarako Jardun euskara elkarteak eta Goiena komunikazio taldeak "Algaraka" umorezko bakarrizketa lehiaketa antolatu dute EITBrekin elkarlanean. Oihane Agirrek azaldu digunez, euskarak merezi zuen formatu honetan lekua; apirilaren 19ra arte eman daiteke izena. Primeranen izango da ikusgai.

Mendizale batek Gerra Zibileko granada bat aurkitu du Elgetan

Ertzaintzak mendizaleak aurkitu duen lekuan bertan eztandarazi du, 14:00ak aldera.
Organo zaharberritua estreinatuko dute laster Bergaran, eta gauza bera egin nahi dute Lekeition

Organo zaharberritua estreinatuko dute laster Bergaran, eta gauza bera egin nahi dute Lekeition

Organoak ezinbesteko instrumentuak dira gure herri eta hirietako elizetan. Batzuk oso zaharkituta daude, baina diru asko behar da horiek berritzeko, eta eliza askok ezin diote gastu horri aurre egin. Bergaran egunotan ari dira duela bi urte zaharberritzen hasi ziren organoa berriro muntatzen. 

Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak

Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak

2022ari dagokion Berrikuntzaren Inkestaren arabera, Gipuzkoako eskualde horretan enpresen % 42,1ek dute berrikuntza egiten duten 10 langile edo gehiago. Hiriburuan % 37koa da ehuneko hori.
Trinitarios taldeko zortzi kide atxilotu dituzte Euskadin

Trinitarios taldeko zortzi kide atxilotu dituzte Euskadin

Atxiloketak Gasteizen eta Agurainen eta Arrasaten egin dituzte. Besteak beste, erakunde kriminaleko kide izatea, pertsonen aurka egitea, armak legez kanpo edukitzea, osasun publikoaren aurka egitea eta iruzur egitea egotzi zaie.

Furgoneta bat kiskali da Antzuolan, Deskargako autobian, matxura baten ondorioz

Furgoneta bat kiskali da Antzuolan, Deskargako autobian, matxura baten ondorioz

Furgoneta batek su hartu du A-636 errepidean, Antzuolan, Deskargako autobian, Bilborako norabidean. Gertaera 05:50ean izan da, furgonetak matxura bat izan ondoren.

Amama Begoña bisitatzera egunero joaten da Josu ''txanogorritxu punki-a''

Amama Begoña bisitatzera egunero joaten da Josu ''txanogorritxu punki-a''

Egunero egiten dio bisita Josuk 90 urteko amama Begoñari. Harreman estua dute biek. Josuk elizara laguntzen dio, eta Begoña dagoeneko ohitu da bilobaren orrazkera punki-ra eta ia gorputz osoa estaltzen dizkioten tatuajetara.

Karlos Ostolaza ''Jota y pasa'' apaizarekin egin du topo Pagadik Elorregiko elizan

Karlos Ostolaza ''Jota y pasa'' apaizarekin egin du topo Pagadik Elorregiko elizan

Elorregiko elizaren atarian topatu du Pagadik Karlos Ostolaza apaiza. Ruandan, "capital Kigalin", 11 urte egin zituen misiolari Karlosek, eta bertako hizkuntzan agurtu du Mikel. Zumaiarra sortzez, 34 urte daramatza Bergaran apaiz lanetan.

Elorregiko auzotarrek elkar ezagutu eta koadrila osatu dute Sanprubusa autobus-kafetegiari esker

Elorregiko auzotarrek elkar ezagutu eta koadrila osatu dute Sanprubusa autobus-kafetegiari esker

200 bat autobus igarotzen dira egunero Elorregi auzotik. Duela lau urte Jon Mujikak autobus-kafetegia sortzeko ideia izan zuen, eta harrera bikaina izan du. Are gehiago, auzoan sakabanatuta dauden baserrietako bizilagunek elkar ezagutu dute Sanprubusari esker eta koadrila osatu dute.

Behargin bat hil da Arrasaten, hiru metroko sakoneran, kutxatila baten barruan lanean ari zela

Behargin bat hil da Arrasaten, hiru metroko sakoneran, kutxatila baten barruan lanean ari zela

Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Langilea kutxatilaren barrutik atera dute. Atera ostean, osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian.
Zuzenagoa, azkarragoa eta seguruagoa izango da Debagoiena eta Durangaldea arteko lotura, tunel bati esker

"Zuzenagoa, azkarragoa eta seguruagoa" izango da Debagoiena eta Durangaldea arteko lotura, tunel bati esker

Kanpazarren dauden bihurguneak saihestuko ditu bide berriak. Gutxi gorabehera 6 milioi euroko aurrekontua gorde dute horretarako, eta 42 hilabete igaroko dira lanak erabat bukatu arte.
Hamarratz erromeria taldea: ''Polita da ikustea zu disfrutatzen ari zarenarekin jendeak ere disfrutatzea''

Hamarratz erromeria taldea: ''Polita da ikustea zu disfrutatzen ari zarenarekin jendeak ere disfrutatzea''

15 urteko bederatzi neskak osatzen dute Oñatiko Hamarratz erromeria taldea. Ilargi Agirregabiriak eta Lur Biainek diotenez, ondo pasatzeko eta musika espresatzeko modu bat da erromeria. Beraiek ere erromeria taldeekin gozatzen dute. Azaldu dute musika eskolatik sortu zela taldea.

Nola liteke hainbestek hainbeste maitatzea?

"Nola liteke hainbestek hainbeste maitatzea?"

Xabier Euzkitzek Nikolas Segurolari kantatutako bertsotik hartua. Adiskide handia zuen Euzkitzek Segurola. Arantzazuko fraide, artzain eta bertsolariaren heriotzaren biharamunean hari buruz aritu da Amaraunean, Ekain Murua Gomiztegi Artzain Eskolako irakaslearekin batera.
Aretxabaletako merkatarien Gabonetako iragarkia: ''Sekule ez duskue kenduko... gertutasune!''

Aretxabaletako merkatarien Gabonetako iragarkia: ''Sekule ez duskue kenduko... gertutasune!''

Urtero bezala, Aretxabaletako merkatariek iragarki bat prestatu dute Gabonetako kanpainari begira. Aurtengoan, "Braveheart" filma izan dute inspirazio iturri, eta tokiko merkataritzaren gertutasuna aldarrikatu dute.

Sanprubusa, kafetegi bilakatutako autobusa: ezagutu nahi al duzue?

Sanprubusa, kafetegi bilakatutako autobusa: ezagutu nahi al duzue?

Arrasate, Oñati eta Bergara artean dago Elorregi auzoa, eta bertan topa dezakegu Sanprubusa. Jon Mugica jabeak azaldu digunez, bi urte behar izan zituzten food truck erraldoi hau martxan jartzeko. Arrakasta handia du, autobus geltokia baitago han, baita Debagoiena zeharkatzen duen bidegorria ere.

Arrasaten zenbat eta noiz hitz egiten dute euskaraz?

Arrasaten zenbat eta noiz hitz egiten dute euskaraz?

Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea duela 40 urte sortu zen. Izaskun Moyano kazetaria talde horretako bi ordezkarirekin izan da, eta, bide batez, Arrasateko kaleetan barrena ibili da, bizilagunei euskararen erabilerari buruzko galderak egiten.

''Arantzazu'' dokumentalak pantaila handira eraman du frantziskotarren ekarpen zabala

''Arantzazu'' dokumentalak pantaila handira eraman du frantziskotarren ekarpen zabala

Arantzazuko frantziskotarren inguruko pelikularen aurrestreinaldia Zinebiren Bertoko Begiradak sailaren barruan egingo dute, Bilbon. Pello Sarasua zuzendariak eta Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak azaldu dutenez, gizartearekin konpartitu nahi dute fraideek emandako guztia.

AP-1 autobidea normaltasunera itzuli da, Bergaran bi ibilgailuk istripua izan eta auto-ilarak sortu ondoren

Tarte batean, errepidea guztiz itxi dute Gasteizko noranzkoan, baina handik gutxira erreietako bat ireki dute. Ondoren, errei bakarra egon da itxita, denbora tarte batean. Azkenik, 10:00ak aldera garabiek ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute, hirugarrenez, Euskal Herriko dantza solteko txapelketa

Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute, hirugarrenez, Euskal Herriko dantza solteko txapelketa

Urtero legez, Seguran jokatu da Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren garaikur berezia jaso dute bergararrek, bost urtean hiru aldiz lehen saria irabazteagatik ematen dena; izan ere, 2019an eta 2022an ere irabazi zuten txapela.

Saioa Galarraga 2022ko Euskal Herriko Dantza Txapelketaren irabazleak espero du berrikuntzek jendea erakartzea

Saioa Galarraga 2022ko Euskal Herriko Dantza Txapelketaren irabazleak espero du berrikuntzek jendea erakartzea

Julen Murgiondorekin batera iaz Seguran garaile izan zenak "beste txapelketa bat bezala" hartu nahi du larunbatekoa, baina aitortzen du bezperako orduetan urduritasuna izaten dela nagusi.

Oñati munduko herri turistikorik onenetakoa izendatu dute aurten

Oñati munduko herri turistikorik onenetakoa izendatu dute aurten

Gipuzkoako udalerria Munduko Turismo Erakundearen 2023ko Herri Turistiko Onenen zerrendan sartu da. 2021ean, besteak beste, Lekunberri ere sartu zen zerrendan.
Aiert Alberdiren musikaz gozatu dugu Josebaren sukaldean

Aiert Alberdiren musikaz gozatu dugu Josebaren sukaldean

Aiert Alberdi musikari oñatiarra izan du Joseba Arguiñanok gonbidatu moduan. Bakarlaria da bera eta bere kantu bat eskaini digu.

Ahalegin handiz, baina martxan

Ahalegin handiz, baina martxan

Herri txikietan edo herriguneetatik urrun dauden auzoetan, ezinbezteko topaleku izan ohi dira tabernak, baina horiei eustea ez da erraza. Atxondora, Oñatiko Araotzera eta Lagranera jo dugu, hango adibideen bila.
Carmen Etxeberria: ''Lasai bazaude, erleak ere lasai zaudela igarriko du. Ke potea oso lagungarria da''

Carmen Etxeberria: ''Lasai bazaude, erleak ere lasai zaudela igarriko du. Ke potea oso lagungarria da''

Carmen Etxeberriak barazkiak ekoizten ditu Bergarako Etxague Azpikoa baserrian eta gero azokan saldu. Horrez gain, erlauntzak ditu eta erleekin nola moldatzen den azaldu digu.

''Erraustegia martxan jarriz geroztik, Gipuzkoako hondakinen kantitatea handitzen ari da''

''Erraustegia martxan jarriz geroztik, Gipuzkoako hondakinen kantitatea handitzen ari da''

Giza katea egin dute gaur Kontxako hondartzan, Zubietako erraustegia gaitzesteko, baita Bergaran eta Zumarragan instalazio berriak jartzeko proiektuak ere. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidea da Juan Miguel Galatras. EITB Mediari adierazi dionez, "Donostia % 41 bakarrik ari da birziklatzen".

Euskal Herrian bizi arren hassania ez dugu galdu nahi, gurasoen hizkuntza baita

"Euskal Herrian bizi arren hassania ez dugu galdu nahi, gurasoen hizkuntza baita"

Ume zirela etorri ziren Euskal Herrira, baina Salma eta Embarka Ahmed ahizpa birkiek ez dute etxeko hizkuntza galdu nahi. Hassania hitz egiten dute, Mendebaldeko Saharan nagusi den hizkuntza. Euskal Herrian errotuta egon arren, hassaniari eutsi nahi diote.
Maite Carreras arrasatearra Londresko zientzia museoan ingeniari gazte onenen erakusketan jarri dute

Maite Carreras arrasatearra Londresko zientzia museoan ingeniari gazte onenen erakusketan jarri dute

32 urteko ingenariaren ibilbideaz eta lanaz aritu gara berekin hizkietan.
Arrasateko gizon bat ikerketapean, Lezetxiki kobazuloan egindako kalteengatik

Arrasateko gizon bat ikerketapean, Lezetxiki kobazuloan egindako kalteengatik

Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio ondare historikoaren aurkako kalteak eta espoliazio arkeologikoa leporatuta, barruan kata klandestinoak, pintadak edo grafitoak egin zituelakoan. 2022tik Babes Bereziko Kultur Ondasun izendatutako Gune Arkeologikoa da.
Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Bergaran, bi autok aurrez aurre talka eginda

Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Bergaran, bi autok aurrez aurre talka eginda

Istripua 18:10 aldera gertatu da GI627 errepideko 50. kilometroan, eta errepidea erabat itxita egon da hainbat orduz ezbeharraren ondorioz. Ertzaintzak zirkulazioa Osintxu auzotik desbideratu behar izan du.

Espetxera bidali dute Aretxabaletako tiroketan atxilotutako gizona

Giza hilketaren saiakuntzaren delitua egozten diote, baita armak legez kanpo edukitzea ere. Bere etxean suzko armak, aire konprimatutako armak eta arma zuriak aurkitu dituzte.
Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du Aretxabaletan, tiroketa batean parte hartzeagatik

Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du Aretxabaletan, tiroketa batean parte hartzeagatik

Goizaldeko seiak aldera, Aretxabaletako taberna baten kanpoaldean, hiru gizonen arteko liskar bat tiroketan amaitu da, eta horietako bi zaurituta eraman dituzte ospitalera. Erasotzailea 39 urteko auzotar bat da, eta orain Bergarako polizia etxean da atxilo.

39 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Aretxabaletan, suzko arma batekin bi pertsona zauritzeagatik

Ezkutu tabernaren kanpoaldean gertatu da erasoa, eta zauritutako bi pertsonak Gasteizko ospitale batera eta Debagoieneko ospitalera eraman dituzte. Ustezko erasotzailea Aretxabaletako bizilaguna da, eta Udalak oharra kaleratu du kezka agertzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko.
Lasarte, Pasaia, Hernani, Andoain eta Arrasate tentsio handiko eremu izendatzea aztertzen ari dira

Lasarte, Pasaia, Hernani, Andoain eta Arrasate "tentsio handiko eremu" izendatzea aztertzen ari dira

Kaleratzeak STOP plataformak jakitera eman duenez, Gipuzkoako bost herriotako udaletan datozen hilabeteotan mozioak aurkeztuko dira, toki horiek "tentsio handiko eremu" izenda daitezen.
67 urteko mendizale debar bat hil da Panticosan

67 urteko mendizale debar bat hil da Panticosan

Ostegun arratsaldetik desagertuta zegoen. Lagunekin ibilaldi bat egitera irten zen, baina taldetik urrundu zen. Hildakoa, Joxan Larrañaga, oso ezaguna zen hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.
'Arrasateko Erreketaren Eresia' kantaren bertsio modernoa egin dute Iker Laurobak eta Lide Hernandok

'Arrasateko Erreketaren Eresia' kantaren bertsio modernoa egin dute Iker Laurobak eta Lide Hernandok

Arrasaten galzorian zegoen 'Arrasateko Erreketaren Eresia' abestiaren historiaren atzetik ibili dira "Sos Kantak" saioan. Abesti horri tiraka, bertsio modernoa eskaini digute Iker Laurobak eta Lide Hernandok.

Mugimentu kooperatibistaren berezitasunak defendituko dituela agindu du EAJk Arrasaten

Mugimentu kooperatibistaren berezitasunak defendituko dituela agindu du EAJk Arrasaten

Aitor Estebanek ohartarazi du Espainako kotizazio sistemak Lagun Aroren pentsio eredu mistoa arriskuan jartzen duela. Nabarmendu du EAJk industria berritzailearen aldeko apustu sendoa egin duela, eta Espainako Gobernuari eskatu diola Europako diru laguntzen kudeaketa erkidegoen esku uztea.

Sumarrek Euskadiko etxebizitzen gehiegizko prezioak salatu ditu Arrasaten.

Sumarrek Euskadiko etxebizitzen gehiegizko prezioak salatu ditu Arrasaten.

Koalizio Gobernuak aurrera ateratako etxebizitza legea aldarrikatu du Sumarrek Arrasaten, eta EAJri leporatu dio. Sumar mugimenduak azken urteotako lanak bermatzen dituela defendatu dute Kongresurako Gipuzkoako hautagaiek, eta horregatik botoa batzeko deia egin dute.

Karguekin aske utzi dute Arrasateko baserriko sutearen ustezko egilea

Karguekin aske utzi dute Arrasateko baserriko sutearen ustezko egilea

29 urteko gizonezkoa atzo atxilotu zuten, jatetxe-baserrian lapurtzea eta sutea eragitea egotzita. Uneotan, ospitale psikiatriko batean dago.
Pedro Sanchezen lanaren aldarria egin du Arrasaten Rafaela Romerok

Pedro Sanchezen lanaren aldarria egin du Arrasaten Rafaela Romerok

Europan hazkunde, enplegu eta gizarte babesean daturik onenak dituen herrialdea Espainia da, Rafaela Romero PSE-EEren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuaren esanetan. Boto erabilgarria emateko deia egin du, eta Memoriarako ere baliatu du ekitaldia, Isaias Carrasco laguna gogoratuz.

Punk rocka ozen, Arrasaten

Punk rocka ozen, Arrasaten

Mondra & Roll jaialdia egingo dute ostiral-larunbatetan, Monterron parkean, The Interrupters, Sick of it all, Buzzcocks, Perkele eta Bad Manners buru direla.
1 / 24 Hurrengoa