Faktoria magazina
Neuropediatria
Itxaso Marti: "Umetatik garuna zaintzeko, maitatu eta kaso egin umeari eta bizi ditzala esperientziak"
Ane Albisu | EITb Media
Itxaso Marti Carrera Donostia ospitaleko neuropediatrak gogoan du zein umek eragin zion neurologo izatetik neuropediatra izateko aldaketa egitea, ikasketak 17 urtera arte luzatu zitzaizkion arren. Sendatzen eta arazoak hobetzen inori laguntzekotan umeei laguntzea hobe zela pentsatu zuen.
-
Itxaso Marti Carrera neuropediatra
17:35 min
Itxaso Marti Carrera Donostia Ospitaleko neuropediatrak etxetik jaso zuen neurologia eta garunarekiko pasioa, aita Jose Felix Marti Masso neurologo ezaguna eta ama Nieves Carrera neurologoa dituelako. Neurologia ikasi ondoren, neuropediatriarako urratsa nola eta zergatik egin zuen azaldu digu.
Bere lanean ezagutzen dituen kasu ohikoenak, diagnostikorako moduak, ikerketaren bidez lortu diren aurerrapenak eta garuna zaintzeko aholkuak eman dizkigu "Faktoria" saioan.