Itxi

Faktoria

MIGUEL ANGEL BLANCO

Urkullu: "Blancoren hilketak ekarri zuen biktimen aitortza eta duintasuna. Asko egin da; asko dago egiteko"

IMANOL DE LA VARGA | EITb Media

"Zorigaitzeko bahiketa hark balio izan zuen gizartearen aktibaziorako; biktimen eta hurbilekoen duintasunaren aitortza ere ekarri zuen", lehendakariak adierazi duenez.

1:09
Iñigo Urkullu. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta hilketaren urteurrenean, Iñigo Urkullu lehendakariarekin hitz egin du EITB Mediak. Kasu hartaz egindako erabilpen politikoaren gainetik jarri du lehendakariak gizartearen erantzuna. Hala ere, oraindik egiteko asko dagoela aitortu du. Gizartea oinarri etikotan eraiki behar dela, eta, zentzu horretan, indarkeriaren injustizia aitortzeke dagoela dio.

Igandean Ermuan egingo den oroimen ekitaldian parte hartuko du lehendakariak. Espero du ekitaldi horrek balioko duela giza eskubideekiko eta bizikidetzarekiko konpromisoa berresteko.