Faktoria
Autonomoen erreformaz
Alex Trigo: "Neurri hauekin progresibotasuna zalantzan dago, letra txikia irakurri behar dugu"
P.G. | EITB Media
Autonomoen kotizazio sistema berriaz gobernuak eta autonomo elkarteek lortu duten akordioa noiz argitaratuko zai daduela esan du "Faktoria"n, Alex Trigo Zenbaki artezkaritzako kideak: "Letra txikia irakurri behar da".
-
Datorren asteartean onartuko du Ministro Kontseiluak aonomoen kotizazio sistema berria.
5:31 min
Irabazien arabera kotizatuko dute autonomoek, Espainiako Gobernuak eta autonomo elkarteek itxi duten akordioaren arabera. Ministroen Kontseiluak datorren astearteko batzarrean onartzea espero da. Bitartean, bere kontura lan egiten duten langile asko hasi dira artezkaritzetara deika, zalantzak argitzeko. horietak obat Arrasateko Zenbaki artezkaritza.
Bertako kide den Alex Trigok baieztatu digu bezero asko ari zaiela deika, "batetik, bezero berriak, gutxieneko kotizazioa dutenak, kezkatuta, kuota igoko zaiela ikusita; baita kuota oinarria oraintsu igo dutenak ere, hura jaitsi beharko duten galdezka". Aldaketa handiak izan daitezkeela onartu du, baina legea argitaratu bitartean, bi agertoki aurreikusten ditu: "bat, tramoak, kotizazio tarteak, zurrunak izatea; bestea, trantsizio epe bat egotea".
Adibideak ere jarri ditu: "Kotizazio maximoetan dagoen bezero batek 1.266 euroko kuota ordaintzen badu eta bere itsulapikora 4.000 euro badoaz, tarteak zurrunak baldin badira, bere kuota 1.200 eurotik 590era jaitsi liteke, eta bere kotizazioa 4.000tik erdira. Ondorioa da prestazioak ere asko jaitsiko zaizkiola. Baina egon daiteke trantsizio epe bat non tarteetan ezarritako kopuruak gutxienekoak dira, ez maximoak".
Ez du uste, dena den, ezagutu diren neurriek progresibotasuna bermatuko dutenik: "Mahai gainean dagoen proiektuarekin ikusten dugu 6.000tik gorako errendimendu garbia dutenek 590 euroko kuota ordainduko dutela; 600 euroko irabazia dutenek berriz, 200 euro. % 9 batek, % 33 besteak. Neurri hauekin ez da progresibitatea lortzen".