Itxi

Faktoria

Antisorkuntza

Gizonezkoentzako antisorgailu berria: Nola funtzionatuko luke? Zein eragin luke? eta Zein ondorio?

Jone Larrañaga | EITB Media

Espermatozoideei igeri egiteko gaitasuna kentzen dien antisorgailua probatu dute arratoietan, arrakastaz. Antisorgailu ez-hormonala da, sexu gogoari eragiten ez diona eta guztiz eraginkorra. Gorka Barrenetxea ginekologoak eman dizkigu zehaztapenak.

  • Espermatozoideak igerian egin dezaten aktibatzen duen enzima izan dute jomuga zientzialariek

    Espermatozoideak igerian egin dezaten aktibatzen duen enzima izan dute jomuga zientzialariek

    5:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espermatozoideak igerian ari daitezen eragozten duen antisorgailua aurkitu dute. Edo hori uste dute behintzat New Yorkeko Weill Cornell medikuntza institutuko ikerlariek. Espermatozoideak mugi daitezen eragiten duen enzima bat izan dute jomuga eta enzima horri eraginda lortu dute igerirako duten gaitasuna neutralizatzea. Arratoietan egin dute proba eta oso emaitza onak eman ditu, Nature Communications aldizkariak argitaratu duenez. Dosi bakar batekin lortu dute arren ugalkortasun gaitasuna etetea hurrengo orduetarako. Bi ordu eta erdirako, zehazki.  Sexu gogoari ez dio eragiten eta % 100ean litzateke eraginkorra, albo kalterik eragin gabe.

Zientzilari talde honek egindako bideak emaitza onak emango balitu, gizonezkoen pilula antisorgailua esku-eskura legoke, Gorka Barrenetxea ginekologoaren arabera lau-bost urteko epean. Antisorgailu ez-hormonala, eraginkorra eta itzulgarria izateak duen garrantzia azpimaratu du mediku espezialduak.