Faktoria
Osakidetzak 40 urte
Angel Larrañaga, Osakidetzaren sortzailea: "Osasun arreta doako eta unibertsala izateko jaio zen Osakidetza"
OIhane Yustos | ETB Media
Angel Larrañaga Osasun sailburu izandakoak asmatu zuen "osakidetza" hitza, "Osasunerako lankidetza".
-
Anjel Larrañaga, Eusko Jaurlaritzan osasun sailburu-orde eta ondoren sailburu izandakoa
12:38 min
Lehen Eusko Jaurlaritza sortu aurretik hasi zen Angel Larrañaga Euskadiko osasun zerbitzu publikoa izango zenari buruz gogoeta egiten. Euskal Kontseilu Nagusian osasun sailburuorde karguan jarri zuen Andoni Monforte osasun arduradunak eta ideia hari bueltak ematen hasi ziren. Filosofia argia zen: ''Osasun sistema unibertsal eta doakoa izatea'', "Faktoria" albistegian Larrañaga berak gogoratu duenez. Ez zen lana izan, bat-batean, eskumen aldaketarekin, 20.000 mediku, erizain eta administrari bere gain hartu behar izan zituzten eta funtzionari berri horien lan egoera eta soldatak diseinatu behar izan zituzten. Hasieratik falta zen guztia, izena ere bai eta Anjel Larrañagari burutatu zitzaion, 'Osakidetza, Osasunerako lankidetza'.
Erresuma Batuko eredua kontuan hartuta disenatu zuten Osakidetza baina, orduko hartatik gutxi ikusten du orain; langileen ilusio falta eta kudeaketan ere akatsak. "Penaz" begiratzen dio egungo Osakidetzari.