Itxi

Faktoria

Arrazakeria futbolean

Zourdine Thior: "Irain arrazistak jaso nituen. Klubak ez dit inolako babesik eman eta bakartu egin nau"

Unión Deportiva Logroñés-eko jokalari profesionala da Thior. Senegalen jaio eta Orion hazitakoa. Apirilean, Amorebietaren kontrako partidaren ondoren, Logroñesen zaleek irain arrazistak egin zizkieten berari eta senideei, eta sesioa izan zuen haiekin. Klubak baztertuta dauka.

  • Zourdine Thior, Unión Deportiva Logroñes-en argazki ofizialean

    Zourdine Thior, Unión Deportiva Logroñes-en argazki ofizialean

    5:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Viniciusen kasuaren ondotik jakin dugu Zourdine Thiorrek ere jasan izan dituela irain arrazistak. Real Madrileko jokalariaren aldean, baina, oriotarrak ez du bere klubaren (Unión Deportivo Logroñés) babesik jaso. Are gehiago, bakartuta dauka Amorebietaren kontrako partidaren ostean izan zuen jarreragatik. Zornotzako zelaian galdu ostean Logroñesen zaleek irain arrazistak egin zizkiotelako dela salatu du berak.