Faktoria
Bide profesionalari agur
Amatiño: "Euskal kazetaritzan aitzindari izan nintzen autoa eta mugitzeko dirua zuen bakarra nintzelako"
JOne LArrañaga | EiTb Media
60 urteko ibilbidea egin ondoren erretiroa hartuko du Luis Aranberrik, 78 urte bete berritan. Bere etxean egin dugu haren bizitza pertsonal eta profesionalaren errepasoa, elkarrizketa goxoan.
-
Amatiño, bere etxean egindako elkarrizketaren une batean
29:11 min
Balleta egiten zuen, pijoa zen eta Eibarko industriari baten semea. Zeruko Argia-n topatu zituen Luis Alberto Aranbarri Amatiño-k "ideologo argi gorri samarren" artean, espezie arraroa. Baina Zeruko Argia-n egiten hasi zen erreportari lan harekin urratu zuen euskarazko prentsan bidea eta hala bihurtu zen euskal kazetaritzako aitzindari. Geroztik 60 urte egin ditu eremu profesionalean, Deia-n, Eguna-n, ETBko sorreran eta haren gorpuztean eta kazetaritza korporatiboan gero. Petronorren amaitu du bere ibilbidea. Urriaren 2a izango da bere lehen erretiro egun ofiziala.