Itxi

Faktoria

B Planeta

B Planeta: Nolakoa litzateke zure herria ibilgailuentzako espazioak desagertuko balira?

MIKEL ROTAETXE | EITb Media

Garraioaren elektrifikaziotik harago, mugikortasunaren molde eta esanahaiak aldatzea proposatu dute "Faktoria"ko 'B Planeta' emanaldiko solaskideek: "Autozentrismoa akabatzea lehen urratsa baino ez da".

  • Txirrindularia Gasteizen

    Txirrindularia Gasteizen

    27:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garraioaz eta mugikortasunaz hitz egiteko egin dugu Euskadi Irratiko "Faktoria"ko 'B Planeta' tartean. Asteazkenero ari gara B Planeta irudikatzen; egungoa baino bizimodu garbi, iraunkor eta sanoagoak dituen bizitokia. Eta planeta berrian nola mugitu behar genukeen aztertu dugu azken atalean, gaur bertan neurriak hartzen hasteko. Galdera bati erantzunez, abaitu dugu solasaldia: Elektrifikazioa edo bioerregaiak bere horretan nahikoak dira, ala berrikusi behar dugu egungo mugikortasun eredua? 

Hala uste dute 'B Planeta'-ko solaskideek, mugikortasunean "benetako iraultza" egiteko, mugikortasunarekin harremana duten hamaika ertz aldatu behar direlako: lanarekiko eta lan-orduekiko dugun morrontza, hiri-azpiegiturak eta kontsumo azkarraren eredua, besteak beste. Autozentrismoa akabatu eta espazioak berreskuratzearen onurak azpimarratu dituzte Maria Loroño Leturiondo BC3 Klima Aldaketarako Ikerketa Zentroko ikerlariak, Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTA Ikerketa eta Teknologia aliantzako transferentzia-arduradunak eta Hannot Rodriguez Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia irakasleak.