Itxi

Faktoria

IGNACIO ARGANDA-CARRERAS

Adimen Artifiziala eta super-mikroskopio bidez zelula sanoak eta gaisoak bereiztea lortu dute ikerlariek.

Euskal Herriko eta Kataluniako ikerlarien arteko elkarlanak emaitza bikaina izan du: AINU (zelula nukleoaren adimen artifiziala) eta STORM Super-mikroskopioa erabiliz, nano-argazkiak egiten dizkiote zelulari eta ordubetean jakin dezakete zelula hori minbiziak harrapatu duen edo sano segitzen duen

  • Ignacio Arganda Carreras, ANUI ikereta proiektuko partaide

    Ignacio Arganda Carreras, ANUI ikereta proiektuko partaide

    15:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikerketa leuzemiaren zelulekin egin dute: adimen artifizialari milaka nano-argazki erakutsi ondoren, batzuk zelula sanoenak eta besteak kutsatutako zelulenak, sistemak "ikasi" egin du biak bereizten. Bereizmen handiko argazkietatik, zelula bat gaisotu eta ordubetera identifika dezake STORM super-mikroskopioak. Sistemak baditu hala ere bere gabeziak, osasungintzan erabili ahal izateko: STORM mikroskopioak oso gutxi dira oraindik eta oso garestiak, soilik neuro-biologia zentruetan erabiltzeko. Gainera, aldi bakoitzeko zelula gutxi batzuk azter ditzake oraingoz, eta askoz zelula gehiago aztertu beharko lituzke, minbizia diagnostikatzeko. Ikerketa, Donostiako DIPC (International Physics Center), FBB Bizkaiko Biofisika Fundazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Kataluniako CRG Erregulazio Genomiko Zentroaren artean burutu dute hogei zientzialarik bi urte terdiz. Nature Machine Intelligence aldizkariak ikerketa publikatu izana, oso garrantzitsua da lana garatu duten ikerlarientzat.