Itxi

Goiz kronika asteburua

Josu Bujanda

"Indarkeria matxistako kasuek gora egin dute"

Entzuleen galderei erantzun die Ertzaintzako buruak Euskadi Irratian.

  • Josu Bujanda

    Josu Bujanda

    7:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Bujanda Ertzainburuak Goiz Kronikan baieztatu duenez, bakartze garai honetan indarkeria matxistako kasuek gora egin dute. "Gorakada txiki bat izan da", Bujandak zehaztu duenez.

Bestalde, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 3000 salaketa jarri dituzte orain arte segurtasun indarrek Euskal Autonomi Erkidegoan alarma egoeraren ondorioz ezarritako arauak urratzeagatik. "Desobedientzia delitu larriak leporatu zaizkie horietako askori", esan du Bujandak.

Egin daitekeenaz eta ezin denaz galdetuta, Bujandak gogora ekarri du "zorrotz" jokatuko dutela jende batek paseatzeko erabiltzen dituen trikimailuekin, eta adibide bat jarri du. "Egon dira etxetik bizpahiru kilomtrora joan direnak erosketak egitera, eta hori debekatuta dago". Baserriko lanen gainean esan du "ezinbestekoak ez direnak" baino ez dituztela baimenduko, esaterako, abereei jaten ematea, eta lanera joaterakoan autoa hartu behar duenari bakarrik joateko gomendio egin dio "ahal dela".