Itxi

Goiz kronika asteburua

AMAIA MAYOR-SATSE

SATSE: "Ospitale batzuetako zainketa berezietan akastun maskarak erabili dituzte"

EUSKADI IRRATIA

Amaia Mayor SATSE erizainen sindikatuko bozeramaileak kezka adierazi du maskara akastun gehienak Arabako eta Bizkaiko ospitale batzuetako Zainketa Berezietako profesionalek erabili dituztelako

  • Amaia Mayor, SATSE erizainen sindikatuko bozeramailea

    Amaia Mayor

    4:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Mayor SATSE erizainen sindikatuko bozeramaileak Euskadi Irratiko GOIZ KRONIKAN ziurtatu du, Arabako eta Bizkaiko ospitale batzuetako zainketa berezien unitateetako profesionalek erabili dituztela seguruak ez ziren maskarak. Ondorioz, "oso kezkatuta" daudela onartu du, kutsatze arriskua "oso handia" delako unitate horietan. Horren aurrean, berriro eskatu du langile guztiei babes material egokiak emateko.

Orotara, Espainiako Gobernuak Txinan erositako 124.000 maskara akastun jaso zituen Osakidetzak, eta Eusko Jaurlaritzak onartu du 13.000 bat banatu zirela osasun langileen artean. Orain, nork erabili zituzten eta non erabili ziren identifikatzen hasiko dira.

Gainerakoan, "pozik" agertu da Mayor, Osakidetzak profesional guztiei testak egingo dizkiela iragarri duelako. Probak, berez, krisia hasi zenetik egin behar zirela dio, baina birusaren hedapena gelditzeko eta osasun profesionalen zein pazienteen osasuna bermatzeko erabaki oso garrantzitsua dela dio Mayorrek.