Publizitatea
Itxi

2020/05/25

08:08

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA

Nerea Zabaleta: "Txerto bat baino gehiago izatea litzateke onena"

EUSKADI IRRATIA

Biokimikari nafarra Bostongo (Estatu Batuak) Mass Eye And Ear ospitaleko laborategian ari da lanean, COVID-19aren aurkako txertoa garatu nahian.

  • Nerea Zabaleta Lasarte

    Nerea Zabaleta Lasarte

    11:50 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nerea Zabaleta Lasarte (Leitza, 1991) biokimikariak bigarren urtea du Bostonen ikerkuntzan. Urtea hasi zenetik, Sars-CoV2 (COVID-19) koronabirusarentzat txerto bila dabiltza buru-belarri. Beste hamaika laborategitan bezala, txertoa dute helburu eta guztien lana beharrezkoa izango dela esan digu Euskadi Irratiako Goiz Kronika saioan. "Txerto bat ez, bat baino gehiago eta ezberdinak izatea litzateke interesgarriena, ahalik eta herritar gehienengana iristeko", esan du. 

Horregatik, Zabaletaren hitzetan, zientziaren mundua, oraingoan, elkarlanen ari da, aurrean duten erronkaren tamaina izugarri handia delako eta inorren ahalegina ez dagoelako soberan.

Txerto eraginkor bat izateko dataren inguruan "ziurtasunik ez dagoela" esan du, baina  esperantza horrekin jarraitzen du lanean. Terapia genikoa erabiliz ari dira Bostongo laborategian txerto bila, hain zuzen, gizakietan lehen emaitza baikorrak lortu dituen Moderna laborategiak darabilen teknika da, aldaera batzuekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;