Publizitatea
Itxi

2020/05/18

20:36

Gizartea

Koronabirusa

AEBko enpresa farmazeutiko batek COVID-19aren aurkako txerto esperimentala egin du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Moderna konpainia oraindik entsegu klinikoak egiten ari da, baina txertoa jarri zaien pertsonek koronabirusaren aurkako antigorputzak garatu dituzte.

  • Moderna enpresa farmazeutiko batek COVID-19aren aurkako txerto esperimentala egin du.

    Moderna enpresa farmazeutiko batek COVID-19aren aurkako txerto esperimentala egin du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuetako Moderna konpainia farmazeutikoak jakinarazi du SARS-CoV-2 koronabirusaren aurkako txerto esperimentalarekin frogak egiten ari dela eta emaitza positiboak lortu dituztela.

Munduko hamar bat enpresa farmazeutiko entsegu klinikoak egiten ari dira koronbirusaren aurkako txertoa sortzeko asmoz, eta tartean dago AEBko Moderna konpainia.

Ikerketaren lehen fasean daudela eta proba gehiago egin beharko dituztela azpimarratuta, txertoa jarri zaien gizakiek antigorputzak garatu dituztela azaldu dute.

"Oraindik goiz bada ere, lehen faseko datuek erakusten dute Mrna-1273 txertoak infekzioaren mailako immunitatea eman duela 25 gramoko dosi baxuarekin", adierazi du Tal Zaks medikuak.

Probak osasuntsu zeuden 45 pertsonarekin egin dituzte. Hiru taldetan banatu dituzte, 25, 100 eta 250 gramoko dosiak emateko.

Guztien gorputzek onartu zituzten dosiak eta COVID-19aren aurkako antigorputzak garatu dituzte.

Zaks medikuak The New York Times egunkarian esan duenez, hurrengo ikerketetan ez dute 250 gramoko dosirik erabiliko, dosi baxuak nahikoa izango direlakoan. "Dosia zenbat eta txikiagoa izan, txerto gehiago egingo ditugu", azpimarratu du.

Horrez gain, ikerketan urrats handia eman dutela eta txertoa 2021eko urtarrilerako prest egon litekeela nabarmendu du.

Stephane Bancel Moderna konpainiako kontseilari-delegatuak erantsi du txerto esperimental horrek aukera asko dituela "pertsonak COVID-19aren aurrean babestuko dituen txertoa izateko".

Berria zabaldu ostean, Moderna farmazeutikoaren operazio elektronikoek  % 25eko igoera izan dute Wall Streeteko burtsan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;