Itxi

Goiz kronika asteburua

Goiz Kronika

Josu Etxaburu: "Plaza publikoa berreskuratzeko unea da"

Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak Euskadi Irratiko Goiz Kronikan esan du balkoietako aldarriak herriko plazaretara eramateko “momentua” iritsi dela.

  • Josu Etxaburu eta Amalur Alavarez

    Josu Etxaburu eta Amalaur Alvarez

    7:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak onartu du herritarren desaktibazioaren “beldurra” badutela, baina beldur horri “aurre” egin behar zaiola. Izan ere,  azpimarratu du osasun krisi honi “ezin” zaiola erantzunik eman  “herritarrak aintzat hartu gabe”. “Sinestuta gaude erabakitzeko eskubidearen alde milaka eta milaka herritar dagoela, eta Euskal Herria gizarte aktiboa dela”, gaineratu du.

Udaberrian egitekoa zen erreferendumaren aldeko sinadurari dagokionez, Etxaburuk esan du udazkenera atzeratu behar izan dutela.

Hamaika Gara egitasmoak Bilboko eta Lezoko kaleetara eraman ditu bere aldarriak gaur Gure Eskuk deituta. Modu horretan, kaleko jarduna berreskuratzen hasi da erreferenduma xede duen herri dinamika. Bihar egingo dituzte mobilizazio gehiago Euskal Herriko 50 tokitan, Hemen erabaki, Herritarrak erabaki lelopean.