Zientzia gosaria
Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: Zergatik erortzen dira hostoak udazkenero?
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, hostoei eta fotosintesiari begira jarri gara.
-
Hostoak udazkenean
8:43 min
"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu 'Goiz Kronika'n. Galdera sinple bat izan du gaurkoak abiapuntu: Zergatik erortzen dira hostoak udazkenean? Horren erantzuna fotosintesian dagoela zehaztu digu Idoia Mujikak, eta era berean, fotosintesiak lur planetan bizia sortzeko izan duen garrantzia ere aipatu digu. Eta beste galdera bat: Landare asko dituen gela batean lo eginez gero, oxigeno gutxiago izango al dugu? Erantzuna Mujikak asteroko tartean.