Itxi

Goiz kronika asteburua

Euskara Aurrera manifestazioa

"Iruditeria berritua behar du euskarak gazteentzat erakargarria izan dadin"

EKAITZ AGIRRE | EiTB MEDIA

Gazte Euskaltzaleen Sareak manifestazioa deitu du gaur Donostian. Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan egon da Beñat Josue antolakuntzako kidea.

  • Euskara Aurrera manifestazioaren aurkezpena Iruñean.

    Euskara Aurrera manifestazioaren aurkezpena Iruñean.

    6:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Euskara Aurrera" lelopean manifestazioa deitu du Donostian Euskal Herri osoko gazteak biltzen dituen Gazte Euskaltzaleen Sareak. "Aro beri bat ireki" nahi dute gaurko mobilizazioarekin, Beñat Jusue antolakuntzako kideak Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan azpimarratu duenez.

Jusuek dei egin die etorkizuna euskaraz "irudikatzen eta amesten" duten herritarrei Donostiako kaleetara joan daitezen, eta euskararen etorkizuna berma dadin gazteentzat erakargarria izango den iruditeria berritu baten alde egin du: "Iraganeko eskema batzueki hautsi eta XXI. mendeko euskara birformulatu behar da".

Antiguako tuneletik arratsaldeko 17:30ean abiatuko da manifestazioa. Euskalgintzako eragileez gain, elkarte eta norbanako askok adierazi diote atxikimendua ekimenari; horien artean dira Oinatz Bengoetxea pilotari, Itziar Ituño aktorea eta Nerea Ibarzabal bertsolaria.