Hiru Erregeen Mahaia
Surfa
Mikel Agote: 'Medinak urtero 100 taula eramaten ditu gure tailerretik'
Shaper oriotarrak Gabriel Medina munduko txapeldun izateko aukera gehien duenarekin Basque Country Surf Company enpresan duten harremana azaldu digu.
-
11:45 min
Mikel Agote shaper oriotarrak Gabriel Medina munduko txapeldun izateko aukera gehien duenarekin Basque Country Surf Company enpresan duten harremana azaldu digu. Bitxikeria bat ere kontatu digu 'Hiru Erregeen Mahaia'n: Medinaren laguna den Neymar Jr. futbolariak ere Euskal Herrian, Zarautzen, egindako taulak baditu.